Kaixo lagunak!
Zer moduz? Badirudi negua heldu dela, behintzat Bilbora, gaur begiak ireki orduko konturatu naiz kanpoan hotz handia egiten zuela, eta orduan nire buruari galdetu diot, zergatik atera ohetik ? Baina beno ..lana lana da eta hori dela eta hemen nago, zuei sarrera berri bat prestatzeko asmoz.
Esan bezala, egun txarra dugu gaur, denbora dela eta. Hori dela eta, zer deritzozue lan erraz bat egiten baldin badugu gaur ?
Hona hemen hainbat marrazki zuek pintatzeko, baina ikusten duzuenez marrazkiak ez daude amaituta, zergatik ? Ba ikusi dezakezuenez hainbat zenbaki daude marrazkian, ba gaur egin beharreko lana oso erraza da, zenbaki txikienetatik hasi beharko zarete zenbaki handienera heldu arte, hau da, batetik hasita, bigarrenera igaro eta horrela pixkanaka pixkanaka zenbaki handienera heldu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina