Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic
lehen hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
lehen hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urtarrilaren 4(a), larunbata

2014 :)


 Urte berria heldu da! 


"Urte berria, asmo eta xede berriak"

Edo hori esaten digute, ez ?

Badira 4 egun 2014. urtea heldu zenetik, eta hori zer esan nahi du urte berri bat hasi dugula, eta gure asmoak eta xedeak betetzeko 360 egun ditugula, edo behintzat, hori esan didate niri betidanik. Zer uste duzue, bi posta berri hauetan bi eskulan dibertigarri erakusten badizuet ?

Batetik egutegi bat egiten ikasiko dugu, eta bestetik ...beno bestetik sorpresa bat da, baina beno esango dizuet  asmoekin erlazionatuta dagoela esan ahal dudala, baina asmo desberdin batzuekin. 


Adi Bloggera ...eta laster .D.I.Y. berriak egongo dira!

Zuek agurtu baino lehen, galdera bat egingo dizuet, nola ospatu zenuten etxean gau zaharra eta urte berria ? familia osoarekin? bakarrik? Kontaidazue zuen iruzkinetan !! 



Dakizuenez, urtero, urriaren 1ean, urte berriko kontzertua ikus dezakegu telebistan, benetan liruragarria dela konzertu hori, inoiz ikusi duzue? Nik urtero esnatzen naiz kontzertua ikusteko zain. Baina ikusi ez duzuenentzat, hona hemen kontzertuaren zati txiki bat. 


1.  Vienna New Year's Concert 2014 : Joseph Lanner : The Romantics Waltz





2. Vienna New Year's Concert 2014: Johann Strauss II: The Blue Danube. Waltz




3. Vienna New Year's Concert 2014: Josef Strauss: Without a Cara, Fast Polka












2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena



Kaixo ! Berriz ere astelehena heldu da, abendua da eta hotz egiten du ... baiana hori guretzat ez da arazo handia, gaur sarrera berri bat ekarri dizuet, non marrazketa teknika berri bat erakutsiko dizuet,  

Askotan gertatu zaigu etxeko hormak zuri daudela eta marrazkiren bat izan nahi dugula edota koadroren bat, ez? Ba tutorial honen bidez erakutsiko dizuet nola egin dezakezuen zuen margolan propioa. 

Hasteko prest??

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna



Kaixo lagunak! 


Zer moduz? Badirudi negua heldu dela, behintzat Bilbora, gaur begiak ireki orduko konturatu naiz kanpoan hotz handia egiten zuela, eta orduan nire buruari galdetu diot, zergatik atera ohetik ? Baina beno ..lana lana da eta hori dela eta hemen nago, zuei sarrera berri bat prestatzeko asmoz. 

Esan bezala, egun txarra dugu gaur, denbora dela eta. Hori dela eta, zer deritzozue lan erraz bat egiten baldin badugu gaur ? 

Hona hemen hainbat marrazki zuek pintatzeko, baina ikusten duzuenez marrazkiak ez daude amaituta, zergatik ? Ba ikusi dezakezuenez hainbat zenbaki daude marrazkian, ba gaur egin beharreko lana oso erraza da, zenbaki txikienetatik hasi beharko zarete zenbaki handienera heldu arte, hau da, batetik hasita, bigarrenera igaro eta horrela pixkanaka pixkanaka zenbaki handienera heldu arte.

Adibidez,honako lan hau egin beharko genuke...  1 zenbakia 2 zenbakiarekin lotu, 2 zenbakia 3 zenbakiarekin lotu ...eta horrela amaitu arte.



Marrazki gehiago ikusi nahi izanez gero...jarraitu irakurtzen!

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

Halloween armiarmak egiten ikasten


Zorginen gaua ailegatzear dago, hots, urriak 31ko gauean, Halloween ospatzen da,atzerrian askoz gehiago ospatu arren, Euskal Herrian gero eta jende gehiago topa dezakegu ospakizun hau ospatzen dutenak.

Hori dela eta, gaur Halloween eskulan bat aurkeztuko dizuet, armiarma dibertigarri bat egiteko. Hasteko prest? 

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Eraikitze prozezuan ....

 Ongi etorri "Ikusi, ikasi eta disfrutatu!" blogera !

Gaur blog berri honen eraikitze lanak hasikodira ...gutxi barru ikusi ahal izango dugu blog bat sarreraz beteta, non Artearen eta ikusizko kultura Lehen Hezkuntzan buruzko hainbat gauza topa ahal izango dugun, hala nola, eskulanak, koadro lanak ... baina beti era dibertigarri batean.

Itzuli zaitez pronto!