Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic
eskulanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eskulanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urtarrilaren 4(a), larunbata



Hona hemen esandako eskulanen azalpena, gaur, gure asmoen eta xedean eskulan desberdina baina ikaragarria erakutsiko dizuet. 

Jendea normalen asmoak eta xedeak jartzen ditu bere buruari urtea hasterakoan, baina askotan, asmo hauek ez dira betetzen gehiegi direlako edota egiteko gogo haundirik ez dugulako.
   
Hori dela eta, proposamen berri bat egin nahi dizuet

Proposamena irakurri nahi??   





2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena



Kaixo ! Berriz ere astelehena heldu da, abendua da eta hotz egiten du ... baiana hori guretzat ez da arazo handia, gaur sarrera berri bat ekarri dizuet, non marrazketa teknika berri bat erakutsiko dizuet,  

Askotan gertatu zaigu etxeko hormak zuri daudela eta marrazkiren bat izan nahi dugula edota koadroren bat, ez? Ba tutorial honen bidez erakutsiko dizuet nola egin dezakezuen zuen margolan propioa. 

Hasteko prest??

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna



Kaixo lagunak! 


Zer moduz? Badirudi negua heldu dela, behintzat Bilbora, gaur begiak ireki orduko konturatu naiz kanpoan hotz handia egiten zuela, eta orduan nire buruari galdetu diot, zergatik atera ohetik ? Baina beno ..lana lana da eta hori dela eta hemen nago, zuei sarrera berri bat prestatzeko asmoz. 

Esan bezala, egun txarra dugu gaur, denbora dela eta. Hori dela eta, zer deritzozue lan erraz bat egiten baldin badugu gaur ? 

Hona hemen hainbat marrazki zuek pintatzeko, baina ikusten duzuenez marrazkiak ez daude amaituta, zergatik ? Ba ikusi dezakezuenez hainbat zenbaki daude marrazkian, ba gaur egin beharreko lana oso erraza da, zenbaki txikienetatik hasi beharko zarete zenbaki handienera heldu arte, hau da, batetik hasita, bigarrenera igaro eta horrela pixkanaka pixkanaka zenbaki handienera heldu arte.

Adibidez,honako lan hau egin beharko genuke...  1 zenbakia 2 zenbakiarekin lotu, 2 zenbakia 3 zenbakiarekin lotu ...eta horrela amaitu arte.



Marrazki gehiago ikusi nahi izanez gero...jarraitu irakurtzen!

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

Halloween armiarmak egiten ikasten


Zorginen gaua ailegatzear dago, hots, urriak 31ko gauean, Halloween ospatzen da,atzerrian askoz gehiago ospatu arren, Euskal Herrian gero eta jende gehiago topa dezakegu ospakizun hau ospatzen dutenak.

Hori dela eta, gaur Halloween eskulan bat aurkeztuko dizuet, armiarma dibertigarri bat egiteko. Hasteko prest? 

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Eraikitze prozezuan ....

 Ongi etorri "Ikusi, ikasi eta disfrutatu!" blogera !

Gaur blog berri honen eraikitze lanak hasikodira ...gutxi barru ikusi ahal izango dugu blog bat sarreraz beteta, non Artearen eta ikusizko kultura Lehen Hezkuntzan buruzko hainbat gauza topa ahal izango dugun, hala nola, eskulanak, koadro lanak ... baina beti era dibertigarri batean.

Itzuli zaitez pronto!