Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

Halloween armiarmak egiten ikasten


Zorginen gaua ailegatzear dago, hots, urriak 31ko gauean, Halloween ospatzen da,atzerrian askoz gehiago ospatu arren, Euskal Herrian gero eta jende gehiago topa dezakegu ospakizun hau ospatzen dutenak.

Hori dela eta, gaur Halloween eskulan bat aurkeztuko dizuet, armiarma dibertigarri bat egiteko. Hasteko prest? 





Behin materiala izanda, honako urrats hauek jarraitu beharko dituzue.
  1. Lehenengoz, edalontziak beltzez edo laranja kolorez pintatu beharko ditugu.
  2. Geroxeago, behin edalontziak margotuta daudela, dekoratzen hasiko gara, ahoa egiten, begiak ... nahi dugun guztia, bakoitzak bere sormena erabili beharko du!
  3. Behin edalontzia dekoratuta dagoela, begiak itsatsiko ditugu.
  4. Azkenengo urratsa egiteko, heldu baten laguntza beharrezkoa izango da, horregatik zoaz heldu baten bila laguntza bila! Behin heldua zurekin dagoela, honek edalontziko beheko alde batean 4 zulo egingo ditu eta bestean beste 4.  8 hanka dituzte armiarmak ezta?
  5. Behin zuloak eginda daudela, har ezazu pipa garbitzaileak sartu zuloetatik eta tolestu ezazu.  (Pipa garbitzailek hobe laranjak eta beltzak izatea, baina aukeratu dezakezu nahi dituzun koloreak)



Eta... amaituta!! 

Armiarma dibertigarri bat egin dugu Halloween gauean erabili ahal izateko, dibertigarria ezta?  Ba harpidetu zaitez bloggera, beste hainbat eskulanen berri izateko. 



Hona hemen  Halloween abesti bat, eskulana egiten duzuen bitartean entzuteko,  eta Halloween ospakizunerako gauza gehiago egin nahi izatekotan hona hemen inprimatzeko hainbat marrazki, behin inprimatuta margotu itzazu

 



Espero dut gau zoragarri bat izatea, baina kontuz ibili zorginak kalean egon dira! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina