Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Photoshop tutoriala, begien kolorea aldatzen


Esan nizuen bezala, batzuetan Photoshop tutorialak igoko ditut, zuek zuen etxeetan praktikatu ahal izateko, gaur tutorial bat erakutsiko dizuet non ikasiko duzuen begien kolorea aldatzen. Oso erraza da, baina adi ibili eta zalantzak izatekotan badakizue, sarrera honen behar idatz ezazue nahi duzuena, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizuet.


Has gaitezen tutorialarekin! 



Lehenengo eta behin zuen argazki bat bilatu behar duzue, begiak agertu behar dira noski! Nire kasuan interneten bilatu izan dut argazki bat, baina zuek zuena erabili ahal duzue edota lagun batena. 

Hona hemen, aukeratutako argazkia:





Behin argazkia aukeratuta izanda, ireki ezazue photoshop programa.Ez larritu, norbaitek programa baldin ez badauka , gutxi barru erakutsiko dizuet nola lortu ahal duzuen programa.

Gaurko tutorialaren xedea, esan bezala, begien kolorea aldatzea da, ahalik eta errealago geldi dadin marroia, beltza edota berdea erabiliko dugu, baina zuen helburua hori ez bada, erabili nahi duzuen kolorea. 

Hurrengo bideon ikusi ahal izango duzue, jarraitu beharreko urrats guztiak neskaren begien kolorea aldatu ahal izateko.




Bideoa ikusi ondoren, hona hemen egindako bi aldaketak, batean begiak berdez, eta besteak begiak arrosak ¿ gustoko izan duzue tutorial hau? Horrela baldin bada, badakizu harpidetu zaitez tutorial gehiago ikusi ahal izateko! 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina