Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Photoshop tutoriala, ilearen kolorea aldatzen


Esan nizuen bezala, batzuetan Photoshop tutorialak igoko ditut, zuek zuen etxeetan praktikatu ahal izateko, gaur photoshop bigarren tutoriala erakutsiko dizuet non ikasiko duzuen ilearen kolorea aldatzen. Oso erraza da, baina adi ibili eta zalantzak izatekotan badakizue, idatzi ezazue zuen zalantza hemen behean.


Has gaitezen tutorialarekin!

Lehenengo eta behin zuen argazki bat bilatu behar duzue. Nire kasuan interneten bilatu izan dut argazki bat, baina zuek zuena erabili ahal duzue edota lagun batena. (lagun batena erabiliz gero, eskatu ezazue bainamena, arazorik ez izateko)

Hona hemen, aukeratutako argazkia:




Behin argazkia aukeratuta izanda, ireki ezazue photoshop programa.Ez larritu, norbaitek programa baldin ez badauka , gutxi barru erakutsiko dizuet nola lortu ahal duzuen programa.

Gaurko tutorialaren xedea, esan bezala, ilearen kolorea aldatzea da, xedea zein den galdetzekotan, ba hainbat helburu izan ahal ditugu, hala nola, photoshop erabiltzen ikastea, aitari eta amari sorpresa bat ematea, ikustea ea ze kolorerekin ikusten dugun hobe geure burua ... badakizue xedea edozein izan daiteke.



Hurrengo bideon ikusi ahal izango duzue, jarraitu beharreko urrats guztiak neskaren ilearen kolorea aldatu ahal izateko.




Bideoa ikusi ondoren, hona hemen egindako aldaketa, ile marroia izatetik ile gorria izatera ¿ gustoko izan duzue tutorial hau? Horrela baldin bada, badakizu harpidetu zaitez tutorial gehiago ikusi ahal izateko! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina