Ongi etorri berriz ere Ikusi, ikasi eta disfrutatu bloggera, egun euritsuak heldu direnez, zer deritzozue eskulanak egiteko tutoriala egiten baldin badugu?
Askotan gertatu zaigu irakurtzen ari ginela, eta ezin izan dugula irakurtzen jarraitu orri- markatzailerik ez geneukalako geure alboan, hori dela eta, gaur tutorial honen bidez zuen orri- markatzaile propioak egiten irakatsiko dizuet.
Hasteko prest? Goazen!
Lehenengo eta behin tutorialarekin hasi baino lehen, beti bezala materialak birpasatuko ditugu, gaur etxetik topa ditzakegun materialak erabiliko ditugu. Baina gogora ezazu, bakoitza bere erara egin ditzake eskulanak, aurkezten dudan eskulanaren eredua, nire ideia izan da, baina zuek zuen eredu propioak eraiki ahal dituzue. Bakoitza erabil dezala bere sormena!
Lehenengo eta behin hartuko dugu kolorezko orri bat, eta tolesten dugu lauki bat erakitzeko. Ulertu duzue, edo errepikatzen dugu?
Kolorezko orria tolestu lauki bat egiteko, ezin baduzue, eskatu laguntza gurasoei.
Bigarrenik, soberan dagoena mozten dugu, laukiarekin gelditzeko.
Berriz azaldu nahi? Tolestu genuen karratua moztu kontu haundiz eta gorde laukia.
Hirugarrenik, laukia berriz tolesten dugu 2 aldiz , lauki txikiago bat sortzeko. Behin 2 aldiz tolestuta, marrak markatutak egongo dira, eta orduan, goialdean ikusten diren bi koadroetatik eskuinekoa moztu.
Errepika dezagun berriz, bi aldiz tolestu eta behin koadroak markatutak daudela, moztu X dagoen tokian zegoen laukia.
Laugarren urratsan, goiko laukiko diagonala moztu eta bere kontrako laukiaren diagonala ere moztu, nahastuta beharbada? Ikus ezazu beheko irudia eta ulertuko duzu hobeto.

Horrelako zerbait agertuko da behin moztuta daukazuela. Katu txiki bat dirudu ez?
Bostgarren urratsan, beste koloreko lauki bat mozten dugu, eta lekedarekin itsasi , erraza ezta?
Eta bukatzeko, katuaren belarri bat tolestu barrurantz, bestea ere eta itsatsi bi belarriak, baina kontuz ibili, ez bota lekeda beste koloreko koadri, baizik eta behin belarri bat tolestuta izanda lekeda bota bere gainean eta orain tolestu beste belarria. Era horretan, lortuko duzue gutun antzeko bat lortzea.
Orain bakoitza apain dezala nahi duen erara, bai begiak jartzen, hortzak, hilea. ..bakoitza erabil dezala bere sormena. Ikusi nahi nola egin ahal diren hainbat eredu? Adi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina