Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Geuk ere euskeraz bizi nahi dugu!


Kaixo maitiak, abendua heldu da eta gutxi barru Olentzero gure etxetik topatuko dugu ...  


Baina Olentzero-k basoan duen etxetik jaitsi baino lehen, Euskal Herrian egun berezi bat dugu, inork badaki ze egun den?

Hori da! Erran duzue! 

EUSKARAREN EGUNA! 
abenduak 3!



Ezer baino lehen zergatik ez dugu historio pixkatxo bat ikasten?

1949ko abenduaren 3an, Eusko Ikaskuntzak lehenengo aldiz hainbat Euskal Etxeetan euskararen aldeko eguna ospatu zuen. Munduko hainbat tokitan ospatu arren, era berean ospatu zen gune guztietan, guztien xedea bera baitzen, hots, euskaren alde egitea. 

Ikusi duzue? Gutxi izan da ez?

Gure arbasoak lan gogorra egin zuten euskararen alde, gaur egun dugun euskara gure arboseen laneei esker da, hori dela eta, arbasoei eskertu beharko geieke egindako esfortzu guztia. 

Hori dela eta zergatik ez dugu abesti bat ikasten ? Eta nagusiagoak zaretenok zergatik ez duzue txio bat bidaltzen jakiteko zenbat euskaldun garen mundu osoan zehar? 

Txioa bidaltzea oso erraza da, izan ere, #mundiala sortu duen web guneari esker, gutxi barru jakin ahal izango dugu zenbat pertsona euskaraz berba egiten dugun mundu osoan.



Jakin nahi ? Ba badakizu zer egin behar duzun, zer zaitez  mundiala.net web orrian eta bidali zure txioa! Dohanik da! 



Eta azkenik, hona hemen euskaraz bizi nahi dut abestia, Esne Beltza taldeak egina. 






Letra ikusi nahi izanez, gero egin klik hurrengo estekan





Eta gogoratu... nik euskaraz bizi nahi dut, eta zuek euskaraz bizi nahi duzue? 

Ba hasi gaitezen euskaraz berba egiten! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina