Orra, orra, gure Olentzero....
Badira bi egun Olentzero etxera etorri zenetik, zer moduz portatu zen zuen etxeetan? Zintzoak izan zineten eta opari asko ekarri zituen? Ziur nago baietz, ba hemen nago nire opari txikia zuek disfrutatzeko,olentzeroren abesti bat eta sorpresa bat, baina sorpresazein den jakiteko, badakizue zer egin behar duzuen ez?
Gabonetan gaudenez, pentsatu dut, gauza desberdin bat egitea, eta hona hemen nire sorpresa .... gaur sukaldean arituko gara gozoki ikaragarri batzuk prestatzen!
Horretarako honako osagai hauek bilatu beharko dituzue, baina lasai, aurkitzen errazak baitira.
- Hodei handiak (nubes de gominola)
- Piruleta makilak
- Apaintzeko zinta
- Desegiteko txokolatea
- Pretzelts txikiak (gaileta antzekoak dira, gurasoei galdetu)
- Grajea gorriak eta zuriak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina