Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna



Kaixo lagunak! 


Zer moduz? Badirudi negua heldu dela, behintzat Bilbora, gaur begiak ireki orduko konturatu naiz kanpoan hotz handia egiten zuela, eta orduan nire buruari galdetu diot, zergatik atera ohetik ? Baina beno ..lana lana da eta hori dela eta hemen nago, zuei sarrera berri bat prestatzeko asmoz. 

Esan bezala, egun txarra dugu gaur, denbora dela eta. Hori dela eta, zer deritzozue lan erraz bat egiten baldin badugu gaur ? 

Hona hemen hainbat marrazki zuek pintatzeko, baina ikusten duzuenez marrazkiak ez daude amaituta, zergatik ? Ba ikusi dezakezuenez hainbat zenbaki daude marrazkian, ba gaur egin beharreko lana oso erraza da, zenbaki txikienetatik hasi beharko zarete zenbaki handienera heldu arte, hau da, batetik hasita, bigarrenera igaro eta horrela pixkanaka pixkanaka zenbaki handienera heldu arte.

Adibidez,honako lan hau egin beharko genuke...  1 zenbakia 2 zenbakiarekin lotu, 2 zenbakia 3 zenbakiarekin lotu ...eta horrela amaitu arte.



Marrazki gehiago ikusi nahi izanez gero...jarraitu irakurtzen!

2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena



Kaixo lagunak! 

Zer moduz? Nik ondo, baina hainbat lan izanda ezinezkoa suertatu zait zuekin harremanetan jartzea, baina lasai, berriz hemen nago, hainbat sarrera aurkezteko prest. Gaur margolari famatu bati buruz hitz egingo dizuet, baina izena esan baino lehen, frogatxo bat jarriko dizuet.



                Ezagutzen duzue gizon hau?




Ez? Ziur? Beno beste pista bat emango dizuet...


               Noizbait ikusi dituzue margolan hauek? Bai? Norenak ziren?





Batzuk ziur aski ezagutuko duzuela margolan hauen egilea, beste batzuk agian ez, baina ziur nago izena noizbait entzun duzuela, nork ez du inoiz  Andy Warhol-en izena entzun?


Andy Warhol 

Jaiotzaz Andrew Warhola izan zuen, 1928ko abuztuaren 6an Pittsburgh-ko (Pennsylvania (USA)) herri txiki baten jaio zen. AEB-ko (Ameriketako Estatu Batuetako) margolari, idazle eta zinema zuzendaria izan zen bere bizitzan zehar. Batez ere famatua izan zen arte komertzialarekin izandako esperientziei esker. Era berean aipatu beharra dago Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zela 1950.eko hamarkadan.  59 urte zituela hil egin zen New Yorken otsailaren 22an.

Andy Warhol buruzko informazio gehiago jakin nahi? Hona hemen aldizkari bat non artista honi buruzko hainbat datu agertzen diren. Eskatu laguntza gurasoei, eta irakur ezazue guztiak batera!





Eta noizbait aukera izanez gero, AEB-n museo bat dago Andy Warhol-en ohorean, non margolari honen lanak ikusteko aukera izango duzuen, benetan lirugarria dela museoa, baina joan baino lehen ikusi nahi izanez gero, hona hemen aukera era birtualean ikusteko.







Adi bloggera! Gutxi barru erakutsiko dizuet nola egin ahal duzuen Pop Art teknika bat! 





2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Pablo Picasso





Gaur hasiko gara sarrera mota berri batekin, non hainbat ataletan zehar historian zehar izan diren margolari famatuen bizitza eta artearekiko izan duten erlaziorik inportanteenak azalduko dizuet. 
Sarrera berri hauei ongietorria emateko, has gaitezen Pablo Picassori  buruz hitz egiten, zeinek espainako margolari famatuetariko bat izan zen. 

Inspirazioa existitzen da baina agertu dadin lanean egon behar zara



                         
                                     



Hona hemen Pablo Picasso-ren bi lan famautenak, Guernika eta 3 musikarien koadroa.

Irakurtzeko gogoak, baina orri-markatzailerik ez?


Ongi etorri berriz ere Ikusi, ikasi eta disfrutatu bloggera, egun euritsuak heldu direnez, zer deritzozue eskulanak egiteko tutoriala egiten baldin badugu? 

Askotan gertatu zaigu irakurtzen ari ginela, eta ezin izan dugula irakurtzen jarraitu orri- markatzailerik ez geneukalako geure alboan, hori dela eta, gaur tutorial honen bidez zuen orri- markatzaile propioak egiten irakatsiko dizuet.


Hasteko prest? Goazen!

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Photoshop tutoriala, ilearen kolorea aldatzen


Esan nizuen bezala, batzuetan Photoshop tutorialak igoko ditut, zuek zuen etxeetan praktikatu ahal izateko, gaur photoshop bigarren tutoriala erakutsiko dizuet non ikasiko duzuen ilearen kolorea aldatzen. Oso erraza da, baina adi ibili eta zalantzak izatekotan badakizue, idatzi ezazue zuen zalantza hemen behean.


Has gaitezen tutorialarekin!

Photoshop tutoriala, begien kolorea aldatzen


Esan nizuen bezala, batzuetan Photoshop tutorialak igoko ditut, zuek zuen etxeetan praktikatu ahal izateko, gaur tutorial bat erakutsiko dizuet non ikasiko duzuen begien kolorea aldatzen. Oso erraza da, baina adi ibili eta zalantzak izatekotan badakizue, sarrera honen behar idatz ezazue nahi duzuena, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizuet.


Has gaitezen tutorialarekin!