Ikusi, ikasi eta disfrutatu! bloggean Arte Hezkuntzarekin zerikusia duten sarrerak argitaratuko ditugu, hots, artearen historia, eskulan-tutoretzak, DIY, Photoshop-tutoretzak ... eta beste hainbat gauza. Zuen ideiak zeintzuk diren jakiteko irrikan gaude, horretarako, baduzue gune bat non gurekin kontaktuan jarri ahal zareten. Gauzak ikasteko eta barneratzeko, hauetaz disfrutatu behar dugu! Eta hortxe dago bloggaren xedea,zuek, bloggaren irakurleak, disfrutatzea!
margolaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
margolaria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena
Zer da artea? Artea ala kaltea?
Askoren aburuz gizon hau ez da margolaria izango, eta beste batzuen iritziz bai, mundu anitz batean bizi gara eta normala da ikuspegi desberdinak egotea.
Banksy -ri buruz hitz egiten ari naiz, agian ez duzue gizon hau ezagutzen baina berari buruz gehiago ezagutzera gonbidetzen zaituztet, horretarako, jarrai ezazue irakurtzen sarrera hau eta hobeto ulertuko duzue zertan ari naizen.
Etiketak:
arte lana,
artea,
Artearen Historia,
Banksy,
biografia,
Erresuma Batua,
grafittia,
kaltea,
London,
margolaria,
margotu,
Musika,
Status Quo
2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena
Kaixo lagunak!
Zer moduz? Nik ondo, baina hainbat lan izanda ezinezkoa suertatu zait zuekin harremanetan jartzea, baina lasai, berriz hemen nago, hainbat sarrera aurkezteko prest. Gaur margolari famatu bati buruz hitz egingo dizuet, baina izena esan baino lehen, frogatxo bat jarriko dizuet.
Ezagutzen duzue gizon hau?
Ez? Ziur? Beno beste pista bat emango dizuet...
Noizbait ikusi dituzue margolan hauek? Bai? Norenak ziren?
Batzuk ziur aski
ezagutuko duzuela margolan hauen egilea, beste batzuk agian ez, baina ziur nago
izena noizbait entzun duzuela, nork ez du inoiz Andy Warhol-en izena entzun?
Andy Warhol
Jaiotzaz Andrew
Warhola izan zuen, 1928ko abuztuaren 6an Pittsburgh-ko (Pennsylvania (USA)) herri
txiki baten jaio zen. AEB-ko (Ameriketako Estatu Batuetako) margolari, idazle
eta zinema zuzendaria izan zen bere bizitzan zehar. Batez ere famatua izan zen
arte komertzialarekin izandako esperientziei esker. Era berean aipatu beharra
dago Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zela 1950.eko
hamarkadan. 59 urte zituela hil egin zen
New Yorken otsailaren 22an.
Andy Warhol buruzko informazio gehiago jakin nahi? Hona hemen aldizkari bat non artista honi buruzko hainbat datu agertzen diren. Eskatu laguntza gurasoei, eta irakur ezazue guztiak batera!
Eta noizbait aukera izanez gero, AEB-n museo bat dago Andy Warhol-en ohorean, non margolari honen lanak ikusteko aukera izango duzuen, benetan lirugarria dela museoa, baina joan baino lehen ikusi nahi izanez gero, hona hemen aukera era birtualean ikusteko.
Adi bloggera! Gutxi barru erakutsiko dizuet nola egin ahal duzuen Pop Art teknika bat!
2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna
Pablo Picasso
Gaur hasiko gara sarrera mota berri batekin, non hainbat ataletan zehar historian zehar izan diren margolari famatuen bizitza eta artearekiko izan duten erlaziorik inportanteenak azalduko dizuet.
Sarrera berri hauei ongietorria emateko, has gaitezen Pablo Picassori buruz hitz egiten, zeinek espainako margolari famatuetariko bat izan zen.
Inspirazioa existitzen da baina agertu dadin lanean egon behar zara
Hona hemen Pablo Picasso-ren bi lan famautenak, Guernika eta 3 musikarien koadroa.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








