Askoren aburuz gizon hau ez da margolaria izango, eta beste batzuen iritziz bai, mundu anitz batean bizi gara eta normala da ikuspegi desberdinak egotea.
Banksy -ri buruz hitz egiten ari naiz, agian ez duzue gizon hau ezagutzen baina berari buruz gehiago ezagutzera gonbidetzen zaituztet, horretarako, jarrai ezazue irakurtzen sarrera hau eta hobeto ulertuko duzue zertan ari naizen.
Banksy grafiti artista britainarra da, uste da 1974. urtean jaio zela Bristol hurbil, hau da, Erresuma Batuko hiri txiki batean. Baina esaten dut uste dela, izan ere orain arte ez baitu inork bere identitatea ezagutzen, izan ere bere lan guztiak bere goitizenarekin sinatzen dituelako.
Bere lanetan sarritan, politikarekin, kulturarekin eta etikarekin erlazio duten irudiak agertzen dira. Irudi harrigarriak eta umoretsuak izaten dira askotan, baina gehienetan mezu bat dago irudi hauen atzean. Ez dut esan nahi irudiaren atzean zerbait dagoela idatzita, baizik eta irudi horren bidez zerbait aldarrikatu nahi duela.
Erabiltzen dituen irudi ohikoenak honakoak dira besteak beste: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak eta edadetuak. (informazioa wikipediatik eta berrietatik jasoa)
Bere irudiak ikaragarriak dira, eta ez badituzue inoiz ikusi, hona hemen aukera ikusteko. Nire ustez, behintzat, harrigarriak dira irudiak eta benetan gogoko ditut. Baina hona hemen nire zalantza, zuentzat grafitti lanak artea ala kaltea da? Mededez esan zuen iritziak, gai interesgarria da eta!
Nire iritzia zein den jakin nahi izatekotan, esango dizuet hitz gutxitan, ikusi dituzuen argazkiak arte harrigarria eta ikaragarria dira, eta benetan artistak dira hori egiten kapaz diren pertsonak!
Eta amaitzeko hona hemen Status Quo-ren abesti harrigarri bat, zein uste dut hitz egin dugun gaiekin erlazionatuta dagoen. Disfrutatu ezazue!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina