Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2014(e)ko urtarrilaren 5(a), igandea

Errege magoak heldu dira!


Kaixo lagunak! 

Ze egun da gaur? Urtarrilak 5 eta hori zerbait esan nahi du, ez ? Errega magoak heldu dira gure herrira ...eta gaur arratsaldean Bilbon Errege Magoen Kabalgata izango dugu. 

Joateko prest, ez?

Gure lagun hauek, Errege Magoek, Orientetik etorri dira opariak ekartzera, baina badakizue, gaur gauean opari bat izateko urte osoan zehar ondo portatu behar izan garela, baina ziur nago zuek ondo portatu zartela eta gaur gauean opari asko izango dituzuela. 

Baina Erregeek zuen etxeetara sar dadila, hainbat gauza egin behar ditugu, afaldu orduko lotara joan behar gara, dakizuenez, erregeek esnatuta zaudetela ikusten badute ez dira etxeetara sartuko. Era berean, Orientetik etortzen direnez oso nekatuta egongo dira, hori dela eta jateko eta edateko zerbait utzi beharko duzue, eta ez ahaztu  gameluak, ura behar dute eta! 


Baina beno, hori gauean izango da, gaur arratsaldean errege magoak ikusi nahi izanez gero, adi erregeen ordutegira! 


Bilboko Errege Magoen Kabalgata 2014

- ORDUTEGIA-
-12:00. ERREGE MAGOAK ARRIAGA ANTZOKITIK BASURTUKO OSPITALERA JOANGO DIRA FEEKORREKO FURGONETA BATEAN.
- 12:30. BISITALDIA BASURTUKO OSPITALERA. Urtero legez, Ekialdeko Hiru Erregeak, euren laguntzaileekin, Basurtuko Ospitalea bisitatuko dute pediatria pabilioian opariak banatzeko. 
- 18:00. KABALGATA HASIKO DA KALE NAGUSIAN, MARIA DIAZ HAROKO KALEAREN GURUTZEAN. Kabalgatak ibilbide hau egingo du: Kale Nagusia, Moyua Plaza, Kale Nagusia, Plaza Biribila, Buenos Aires kalea, Udaletxeko plaza.
- 19:25. KABALGATA UDALETXERA IRITSIKO DA.
- 19:35. ALKATEAREN HARRERA UDALETXEKO ESKAILERETAN
- 19:50. ERREGEEN MEZUA UDALETXEKO BALKOITIK.
- 20:10. UMEEN HARRERA ARABIAR ARETOAN: Ume guztiek egin ahal izango dizkiete euren eskaerak Erregeei eta opari bana jasoko dute.









Zuen gutunak emateko aukera izango duzue, idatzitak egongo dira ez? Horrela ez bada, utziko dizuet gutun bat inprimatu eta hasi idazten!!




Gogoratu, gaur arratsaldean, Bilboko hirian Melchor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak izango ditugu gurekin.  
Mila esker Bilbora etortzeagatik Errege maitiak!

18:00 --> Kabalgata hasi
19: 25 --> Kabalgata udatletxera iritsi
20: 10 --> Gutunak emateko ordua





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina