Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

2013(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

Gabon gaua eta Olentzero

Orra, orra, gure Olentzero....


Badira bi egun Olentzero etxera etorri zenetik, zer moduz portatu zen zuen etxeetan? Zintzoak izan zineten eta opari asko ekarri zituen? Ziur nago baietz, ba hemen nago nire opari txikia zuek disfrutatzeko,olentzeroren abesti  bat eta sorpresa bat, baina sorpresazein den jakiteko, badakizue zer egin behar duzuen ez? 



2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena



Kaixo ! Berriz ere astelehena heldu da, abendua da eta hotz egiten du ... baiana hori guretzat ez da arazo handia, gaur sarrera berri bat ekarri dizuet, non marrazketa teknika berri bat erakutsiko dizuet,  

Askotan gertatu zaigu etxeko hormak zuri daudela eta marrazkiren bat izan nahi dugula edota koadroren bat, ez? Ba tutorial honen bidez erakutsiko dizuet nola egin dezakezuen zuen margolan propioa. 

Hasteko prest??

2013(e)ko abenduaren 7(a), larunbata

Agur Nelson!

Kaixo maitiak!

Badira hiru egun Nelson Mandela hil zenetik, hots,abenduaren 9an. Gizon zoragarria zen, izan ere, hegoafrikako jende lagundu zuen bere bizitzan zehar. Haibat ekintza egin zituen beltzen alde, hauen eskubideak garatzeko eta hobetzeko.
Nelsonek hainbat esaldi erran zituen, eta horien artean hezkuntza arloan inportanteenak eta famatuenak hurrengo hauek izan ziren eta izango dira bizitzan zehar. Estatuetako goiburuak hausnartu beharko lukete esaldiak irakurri eta gero, izan ere, beti esaten dizuen moduan umeak etorkizuna dira, eta hori dela eta haurrak hezi beharko genituzke mundu garatu eta hezitu batean.

● La educación es el arma más poderosa que puedes usar para cambiar el mundo.
● No puede haber una revelación más intensa del alma de una sociedad que la forma en la que trata a sus niños.
● La educación es el gran motor del desarrollo personal. Es a través de la educación como la hija de un campesino puede convertirse en médico,  el hijo de un minero puede convertirse en el jefe de la mina, o el hijo de trabajadores agrícolas puede llegar a ser presidente de una gran nación.


Gaur gauean, 22:00 Antena 3 kanalean, INVICTUS filma ikusteko aukera izango dugu, non Nelson-ek jasotako hainbat esperirentzia ikusteko aukera izango dugun. 



Eta bestela hona hemen, Nelson Mandela-ri buruzko dokumentala, benetan gomendagarria da ikuste, jakiteko zer nolako gizun paregabekoa izan zen Nelsonek. Afrikaners kontra borrokatu beltzen aldeko eskubideak lortzeko.






2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Geuk ere euskeraz bizi nahi dugu!


Kaixo maitiak, abendua heldu da eta gutxi barru Olentzero gure etxetik topatuko dugu ...  


Baina Olentzero-k basoan duen etxetik jaitsi baino lehen, Euskal Herrian egun berezi bat dugu, inork badaki ze egun den?

Hori da! Erran duzue! 

EUSKARAREN EGUNA! 
abenduak 3!



Ezer baino lehen zergatik ez dugu historio pixkatxo bat ikasten?

1949ko abenduaren 3an, Eusko Ikaskuntzak lehenengo aldiz hainbat Euskal Etxeetan euskararen aldeko eguna ospatu zuen. Munduko hainbat tokitan ospatu arren, era berean ospatu zen gune guztietan, guztien xedea bera baitzen, hots, euskaren alde egitea. 

Ikusi duzue? Gutxi izan da ez?

Gure arbasoak lan gogorra egin zuten euskararen alde, gaur egun dugun euskara gure arboseen laneei esker da, hori dela eta, arbasoei eskertu beharko geieke egindako esfortzu guztia. 

Hori dela eta zergatik ez dugu abesti bat ikasten ? Eta nagusiagoak zaretenok zergatik ez duzue txio bat bidaltzen jakiteko zenbat euskaldun garen mundu osoan zehar? 

Txioa bidaltzea oso erraza da, izan ere, #mundiala sortu duen web guneari esker, gutxi barru jakin ahal izango dugu zenbat pertsona euskaraz berba egiten dugun mundu osoan.



Jakin nahi ? Ba badakizu zer egin behar duzun, zer zaitez  mundiala.net web orrian eta bidali zure txioa! Dohanik da! 



Eta azkenik, hona hemen euskaraz bizi nahi dut abestia, Esne Beltza taldeak egina. 






Letra ikusi nahi izanez, gero egin klik hurrengo estekan





Eta gogoratu... nik euskaraz bizi nahi dut, eta zuek euskaraz bizi nahi duzue? 

Ba hasi gaitezen euskaraz berba egiten!